Gurasotasunaren erronkei modu pertsonalizatuan eta zeure beharrei egokitutako zerbitzua da, etxez etxe zein online burutu daitekeena.
Haurdunaldi aurretik hasi eta hazieraren lehen urteetara bideraturiko aholkularitza ez medikua jasoko duzu informazio eguneratua eta errespetuzko akonpainamenduarekin zuk zeuk zeure bidea eraiki dezazun.
Zure zalantzak, beldurrak, kezkak eta pozak partekatzeko espazio segurua sortuko dugu, epairik gabe eta askea.
Bidelagun izan nazakezu haurdunaldi aurreko garaian, haurdunaldiko zalantzetan, erditzearen inguruko kezketan, erditze osteko gorabeheretan, edoskitzaroan, zaintzari dagokionean, haurraren loan, elikadura osagarrian, ibilgailuetarako erretentzio sistemetan, soinean eramatean, garapen psikomotorean zein doluan.
Zeuk behar duzunerako, behar duzunean.