Gogoan dut batxilergoan filosofiako irakaslea apur bat zoratu nuela niaren inguruan ari ginela nia bera ulertzeko zailtasunak nituela eta.
Orain, uste dut, badakidala nor naizen.
Nahia naiz eta 1986an jaio nintzen. Maite ditut txokolatea, egun lasaiak eta isiltasuna. Liluratzen naute sormenak eta irribarre jostariek. Ernegatzen naute, aldiz, tratu txarrak eta deshumanizazioak.
Errespetuzko tratuan, enpatian eta ados egon ez arren elkar entzun eta ikustean dut itxaropena eta halaxe begiratzen diot egunerokoari. Erronka ederra iruditzen zait zaintza eta maite dut zaintzea eta zaindua izatea.
Barne gatazka sakonaren ostean erabaki nuen ama izatea 25 urterekin eta gurasotasun eredu errespetuzkoa, feminista eta gozatua jarri nizkion helburu nire buruari. Informazioa boterea dela barne-barnetik sinistuta eta euskara hizkuntza baino, bizitzeko modu gisa ulertuta, gabezia bati erantzun asmoz ebidentzian oinarrituriko informazioa bilduko zuen webgunea sortzea erabaki nuen: Sabeletik Mundura 2012an.
Ordutik dihardut gurasotasunak informatuak, feministak, errespetuzkoak eta ahaldunduak izan daitezen baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen. Bakoitzak bere bidea topa eta goza dezan eta gurasotasun eta haurtzaro askeak izan ditzagun amesten dut.
Honako arloetan izango naiz zure bidelagun: